Mostrando entradas con la etiqueta fisikoak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta fisikoak. Mostrar todas las entradas

domingo, 17 de enero de 2010

BAKARRIK BIZI DIREN NAGUSIAK:

Taula honetan, bakarrik bizi diren nagusiei buruzko informazioa agertzen da.

DATUAKAZALPENA
KOPURUA8 milioi nagusi.• Gaur egungo familiak ez “daukate” denborarik berain nagusiak zaintzeko.
• Erresidentziei beldurra.
• Erresidentzien presioak oso altuak dira.

SEXUAGehien emakumeak.• Gizonak lehenago hiltzen dira emakumeak baino.
EGOERA EKONOMIKOAPentsio baxuak.• Erretiroan dauden pertsonak dira.
• Pentsioak oso eskasak dira etxe bat aurrera eramateko.

EGOERA FISIKOAOso txarra.• Bihotzeko arazoak, hanketako minak, itsuak, gorrak, loditasunak, alceimerra … )
EGOERA PSIKOLOGIKOAEzintasun sentimendua.• Depresioa, etxetik ez dira ateratzen, bakardadea …


Azkenik gogoratu behar dut pertsona hauei ematen zain laguntzak oso eskasak direla. 2008. urtean, dependentziaren legea onartu zen eta lege honen bidez nagusien egoera hobetu da.

LINK:

http://es.wikipedia.org/wiki/Tercera_edad

jueves, 19 de noviembre de 2009

HIRUGARREN ADINA ETA AISIALDIA:


Betidanik, zahartzaroa isolamendutzat jo da, atsedena hartu eta eguneroko bizitzako zereginetatik poliki-poliki urruntzen hasteko garai gisa. Dena den, gaur egun badakigu geure buruari baliagarri eta gogotsu eusteak pertsonaren bizi-baldintzen onura dakarrela.


Sasoi horretan, bizitzako beste edozein sasoitan bezala, gozamena eta beste pertsonekin harremana izatea ezinbesteko ezaugarriak ditugu aisialdiaren esparruan. Ariketa fisikoak ere egin egiten dira, neurri txikiagoan bada ere, eta erritmoz zein intentsitatez polikiago. Badira ariketa erlijiotsuen alde egiten dutenak, auzoko elizarekin zer ikusi duten zereginetan parte hartuz. Beste batzuek, aisialdia eta denbora-pasa beren bizimoduaren parte egiten dute (esate baterako klub eta elkarteetara joatea, bidaietan parte hartzea, ikuskizunak jarraitzea), eta badira ere elkarte desberdinen bidez gizarteari zuzendutako ekintzetan parte hartzen dutenak.
Horregatik, eta gizakiaren gaitasunak etengabe garatzeko asmoz, adineko jendeari zuzendutako ekintzak antolatzen dira, haien ezaguerak birziklatzeko eta gaitasun berriak ikasteko aukera izan dezaten. Ekintza horiek, auzo, eskualde edota estatu mailako erakundeek zuzentzen dituzte. Proposamen horiek duten harrera bikaina da, eta horrek argi erakusten digu adineko jendeak bere ahalbide fisiko eta mentalak garatzeko aukera emango dieten ekintzetan parte hartzeko duen sekulako gogoa.


http://www.hiru.com/aisialdia/aisia_07_01_07.html