martes, 12 de enero de 2010

CONTRA LA TERCERA EDAD LIBURUA/ Josep Maria Riera


Liburu hau gizartearen zahartzeari buruzko hausnarketa bat da. Josep Maria Rieraren ustez, pertsonak denbora gehiago eta egoera hobeago batean bizitzeak gauza positiboa da. Gizarte modelo berri bat planteatzeko momentuan gaude, non, autonomia pertsonala, berdintasuna eta gizarte integrazioa izango dira balore garrantzitsuenak. Gizarte berri hau adin guztientzako gizartea izango da. Hori lortzeko, nagusitzea ezin dugu ikusi gauza negatibo bat bezala ezta diskriminatu beharreko bizitzako etapa bat.
Liburu hau, gai asko ukitzen ditu baina beti zahartzearen ildotik, lana, erretiroa, emakumeen eta gizonen artek desberdintasunak, haien arteko erlazioak, edertasunari eta gorputzari buruzko mitoak, ikaskuntza, kulturen elkarketa, generazio arteko erlazioak …
Azken finean, liburu hau planteatzen diguna gure proiektu sozialei errepaso bat ematea da eta honi buruz pentsatzea.
Nire bloggan liburu hau planteatzen dizuet, oso liburu interesgarria iruditzen zaidalako. Liburu hau zeuen buruei bueltak emateko liburu bikaina da eta nik lantzen hari naizen gaiei errepaso bat ematen die. Egia da gure gizartea zahartzen hari dela, baina hori ez da garrantzitsuena niretzat garrantzitsuena da nola zahartzen hari den eta gizartearen jokaera zahartze honen aurrean.

LINK:

http://www.agapea.com/libros/Contra-la-tercera-edad-isbn-8474268214-i.htm

No hay comentarios:

Publicar un comentario