miércoles, 27 de enero de 2010

NIRE GAIAREKIN ERLAZIOA DAUKATEN BLOGAK:

GIZARTE HEZKUNTZA/ZAHARTZAROA:

Aurkezten dizuedan Blog hau, Zahartzaroari buruz hitz egiten digu.Ariketa fisikoari buruz eta aisialdiari buruz hitz egiten digu.

LINK:
http://lalarkotxa.blogspot.com/2010/01/hirugarren-adinerako-ariketak.html

ACTIVIDADES FISICAS Y TERCERA EDAD:



Beste Blog hau, ariketa fisikoari buruz hirugarren adinean hitz egiten digu. Ariketa fisikoaren hainbat alor jotzen ditu, diabetesa, loditasuna, geldikortasuna … Ariketa fisikoari buruzko datu konkretuak ematen ditu. Blog hau gaztelaniaz idatzita dago.

LINK:
http://actividadfisicaterceraedad.blogspot.com/

jueves, 21 de enero de 2010

Tutorial/Nola igotzen da Powert Point bat

Hona hemen klaseko kide batekin egin dugun tutoriala. Tutorial hau azaltzen dizu nola sartzen den Powert Poin bat Slidesharera.



EGILEAK: Oihane Marquez eta Andrea Martin.

LINK:

http://www.youtube.com/watch?v=JTLWPqqkqQw

miércoles, 20 de enero de 2010

HIRUGARREN ADINA ETA ALDAKETAK:

Hona hemen nik egindako Powert Pointa.Hirugarren adina noiz hasten den eta zeintzuk diren gertatzen diren aldaketei buruzko Powert Pointa da.



LINK:

http://www.slideshare.net/antxara89/hirugarren-adinaren-hasiera

martes, 19 de enero de 2010

HIRUGARREN ADIN ZORIONTZUA:

Bideo hau nik sortutako bideoa da, MovieMakerrekin egin dut.Hirugarren adinean egiteko gomendagarriak diren aktibitateak dira. Baina garrantzitsuena zoriontsu izatea da.



Link:

http://www.youtube.com/watch?v=F-i6PloRLiE

lunes, 18 de enero de 2010

DROGEI BURUZKO POWERT POINTA:

Powert Point hau ez dator bat nire gaiarekin. Klaseko beste bi kideekin sortutako Powert Pointa da. Gai hau aukeratu dugu gehien bat gazteen drogen kontsumoa nagusitu delako eta oso kezkagarria iruditzen zaigulako. Powert Point honen bitartez gazteak informazioa lortu dezakete eta espero dugu informazio hau ondorioak izatea gazteen kontsumoan.



http://www.youtube.com/watch?v=am3BcG7niO0

EGILEAK: Farah Meziani, Oihane Marquez, Andrea Martín.

domingo, 17 de enero de 2010

BAKARRIK BIZI DIREN NAGUSIAK:

Taula honetan, bakarrik bizi diren nagusiei buruzko informazioa agertzen da.

DATUAKAZALPENA
KOPURUA8 milioi nagusi.• Gaur egungo familiak ez “daukate” denborarik berain nagusiak zaintzeko.
• Erresidentziei beldurra.
• Erresidentzien presioak oso altuak dira.

SEXUAGehien emakumeak.• Gizonak lehenago hiltzen dira emakumeak baino.
EGOERA EKONOMIKOAPentsio baxuak.• Erretiroan dauden pertsonak dira.
• Pentsioak oso eskasak dira etxe bat aurrera eramateko.

EGOERA FISIKOAOso txarra.• Bihotzeko arazoak, hanketako minak, itsuak, gorrak, loditasunak, alceimerra … )
EGOERA PSIKOLOGIKOAEzintasun sentimendua.• Depresioa, etxetik ez dira ateratzen, bakardadea …


Azkenik gogoratu behar dut pertsona hauei ematen zain laguntzak oso eskasak direla. 2008. urtean, dependentziaren legea onartu zen eta lege honen bidez nagusien egoera hobetu da.

LINK:

http://es.wikipedia.org/wiki/Tercera_edad

martes, 12 de enero de 2010

CONTRA LA TERCERA EDAD LIBURUA/ Josep Maria Riera


Liburu hau gizartearen zahartzeari buruzko hausnarketa bat da. Josep Maria Rieraren ustez, pertsonak denbora gehiago eta egoera hobeago batean bizitzeak gauza positiboa da. Gizarte modelo berri bat planteatzeko momentuan gaude, non, autonomia pertsonala, berdintasuna eta gizarte integrazioa izango dira balore garrantzitsuenak. Gizarte berri hau adin guztientzako gizartea izango da. Hori lortzeko, nagusitzea ezin dugu ikusi gauza negatibo bat bezala ezta diskriminatu beharreko bizitzako etapa bat.
Liburu hau, gai asko ukitzen ditu baina beti zahartzearen ildotik, lana, erretiroa, emakumeen eta gizonen artek desberdintasunak, haien arteko erlazioak, edertasunari eta gorputzari buruzko mitoak, ikaskuntza, kulturen elkarketa, generazio arteko erlazioak …
Azken finean, liburu hau planteatzen diguna gure proiektu sozialei errepaso bat ematea da eta honi buruz pentsatzea.
Nire bloggan liburu hau planteatzen dizuet, oso liburu interesgarria iruditzen zaidalako. Liburu hau zeuen buruei bueltak emateko liburu bikaina da eta nik lantzen hari naizen gaiei errepaso bat ematen die. Egia da gure gizartea zahartzen hari dela, baina hori ez da garrantzitsuena niretzat garrantzitsuena da nola zahartzen hari den eta gizartearen jokaera zahartze honen aurrean.

LINK:

http://www.agapea.com/libros/Contra-la-tercera-edad-isbn-8474268214-i.htm

GIMNASIA GUNEAK:



Bilboko, Barakaldoko eta Getxoko udalak, berrikuntza bat ekarri dute gure parkeetara 2009. Urtearen zehar. Gimnasia egiteko gune batzuk sortu dituzte, hirugarren adinarentzako. Pertsona hauek osasuntsu egoteko aukera bikaina dute, etxetik oso hurbil dagoelako eta dohainik delako. Aparatu hauen bidez gorputzaren hain bat zonalde landu daitezke esfortzu handirik egin gabe, hankak, besoak, gorputzaren behealdeko artikulazioak eta goiko artikulazioak, koordinazioa eta oreka. Makina hauen erabilpena egokia izateko, kartel batzuk jarri dituzte azaltzen nola erabili behar diren.
Gimnasia gune hauek osasuna zaintzeaz gain nagusien arteko erlazioak sortzen eta bultzatzen dituzte. Espazio publikoen erabilpena bultzatzen da gune hauen bitartez.
Proiektu hau sortzeko eta haurrera eramateko, 90.000 euro inguru behar izan dira, baina nire ustez oso ondo inbertitutako dirua da.

LINK:

ADN/ Getxoko gimnasia guneei buruzko informazioa


DEIA/ Barakaldoko gimnasia guneei buruzko informazioa

lunes, 11 de enero de 2010

jueves, 19 de noviembre de 2009

HIRUGARREN ADINA ETA AISIALDIA:


Betidanik, zahartzaroa isolamendutzat jo da, atsedena hartu eta eguneroko bizitzako zereginetatik poliki-poliki urruntzen hasteko garai gisa. Dena den, gaur egun badakigu geure buruari baliagarri eta gogotsu eusteak pertsonaren bizi-baldintzen onura dakarrela.


Sasoi horretan, bizitzako beste edozein sasoitan bezala, gozamena eta beste pertsonekin harremana izatea ezinbesteko ezaugarriak ditugu aisialdiaren esparruan. Ariketa fisikoak ere egin egiten dira, neurri txikiagoan bada ere, eta erritmoz zein intentsitatez polikiago. Badira ariketa erlijiotsuen alde egiten dutenak, auzoko elizarekin zer ikusi duten zereginetan parte hartuz. Beste batzuek, aisialdia eta denbora-pasa beren bizimoduaren parte egiten dute (esate baterako klub eta elkarteetara joatea, bidaietan parte hartzea, ikuskizunak jarraitzea), eta badira ere elkarte desberdinen bidez gizarteari zuzendutako ekintzetan parte hartzen dutenak.
Horregatik, eta gizakiaren gaitasunak etengabe garatzeko asmoz, adineko jendeari zuzendutako ekintzak antolatzen dira, haien ezaguerak birziklatzeko eta gaitasun berriak ikasteko aukera izan dezaten. Ekintza horiek, auzo, eskualde edota estatu mailako erakundeek zuzentzen dituzte. Proposamen horiek duten harrera bikaina da, eta horrek argi erakusten digu adineko jendeak bere ahalbide fisiko eta mentalak garatzeko aukera emango dieten ekintzetan parte hartzeko duen sekulako gogoa.


http://www.hiru.com/aisialdia/aisia_07_01_07.html


jueves, 29 de octubre de 2009

miércoles, 28 de octubre de 2009

Hona hemen nik egindako hausnarketa:

IKASKETA PROZESUAREN ERRONKA EZAGUTZAREN GIZARTERAN

Azken mendeetan (XX ETA XXI. mendeen artean) aldaketa garrantzitsu bat gertatu da, industria gizartetik ezagutzaren gizartera. Arrazoi nagusienak globalizazioa eta informazioaren eta komunikazioaren teknologien garapena dira.
Internet agertzea iraultza sortu du komunikazioaren munduan. Gure gizartea aldatuz doanez, etengabeko ikaskuntza bat jarraitu behar dugu, bazterketarik ez gertatzeko.
Alfabetatzea pertsona batek idazten eta irakurtzen ikastean datza. Gaur egun ezagutzaren gizartean alfabetatze digitalaz hitz egin behar dugu, alfabetatze mota hau ordenagailuan hainbat gauza basikoak egiten ikastean datza, ( erabilpen praktikoa, informazioa erabili, beste pertsonekin komunikatzea … ).
Web 2.0, pertsonak sarean parte hartzeko aukera da, informazioa sortzen, elkartrukatzen … Hau lortzeko behar den gauza bakarra interneterako konexioa da. Weblog- a, edukiak argitaratzeko sistema bat da, honen bitartez , informazioa antolatu eta beste erabiltzaile batzuek sortutako informazioa antolatu dezakegu.
Gaur egungo profesionalei eskaera berriak zortzen hari zaizkie: ezagutzak eguneratzea, trebetasunen garapena teknologiaren eta bizitzan zehar egiten den ikaskuntzen arloetan, eta ikaskuntza – kultura sortzea.
Etorkizunean, Horizon 2008 txostena adierazten duen bezala, oinarri ekoitzitako bideoak eta lankidetza sareak izango dira puntakoak.

Teknologia berriak erabiltzen

MUNDU BERRI BAT

Mundu berri bat

Hona hemen hirugarren adinari buruzko bideo bat:

Bideo hau erakusten digu grafikoki gaur egungo egoera. Lehen baliogarriak ziren pertsonak nagusitu dira eta baliogabeak bihurtu dira. Askok osasun oneko pertsonak dira eta gizarte honetan asko aportatu dezakete, baina etxeko sofan daude bere hiltzeko momentuaren zain. Nagusitzeko kontzeptua aldatu beharra dago, pertsona hauen bizi kalitatea eta egoera emozionala aldatzeko.