Betidanik, zahartzaroa isolamendutzat jo da, atsedena hartu eta eguneroko bizitzako zereginetatik poliki-poliki urruntzen hasteko garai gisa. Dena den, gaur egun badakigu geure buruari baliagarri eta gogotsu eusteak pertsonaren bizi-baldintzen onura dakarrela. Sasoi horretan, bizitzako beste edozein sasoitan bezala, gozamena eta beste pertsonekin harremana izatea ezinbesteko ezaugarriak ditugu aisialdiaren esparruan. Ariketa fisikoak ere egin egiten dira, neurri txikiagoan bada ere, eta erritmoz zein intentsitatez polikiago. Badira ariketa erlijiotsuen alde egiten dutenak, auzoko elizarekin zer ikusi duten zereginetan parte hartuz. Beste batzuek, aisialdia eta denbora-pasa beren bizimoduaren parte egiten dute (esate baterako klub eta elkarteetara joatea, bidaietan parte hartzea, ikuskizunak jarraitzea), eta badira ere elkarte desberdinen bidez gizarteari zuzendutako ekintzetan parte hartzen dutenak.
http://www.hiru.com/aisialdia/aisia_07_01_07.html
Horregatik, eta gizakiaren gaitasunak etengabe garatzeko asmoz, adineko jendeari zuzendutako ekintzak antolatzen dira, haien ezaguerak birziklatzeko eta gaitasun berriak ikasteko aukera izan dezaten. Ekintza horiek, auzo, eskualde edota estatu mailako erakundeek zuzentzen dituzte. Proposamen horiek duten harrera bikaina da, eta horrek argi erakusten digu adineko jendeak bere ahalbide fisiko eta mentalak garatzeko aukera emango dieten ekintzetan parte hartzeko duen sekulako gogoa.
jueves, 19 de noviembre de 2009
HIRUGARREN ADINA ETA AISIALDIA:
jueves, 29 de octubre de 2009
miércoles, 28 de octubre de 2009
Hona hemen nik egindako hausnarketa:
IKASKETA PROZESUAREN ERRONKA EZAGUTZAREN GIZARTERAN
Azken mendeetan (XX ETA XXI. mendeen artean) aldaketa garrantzitsu bat gertatu da, industria gizartetik ezagutzaren gizartera. Arrazoi nagusienak globalizazioa eta informazioaren eta komunikazioaren teknologien garapena dira.
Internet agertzea iraultza sortu du komunikazioaren munduan. Gure gizartea aldatuz doanez, etengabeko ikaskuntza bat jarraitu behar dugu, bazterketarik ez gertatzeko.
Alfabetatzea pertsona batek idazten eta irakurtzen ikastean datza. Gaur egun ezagutzaren gizartean alfabetatze digitalaz hitz egin behar dugu, alfabetatze mota hau ordenagailuan hainbat gauza basikoak egiten ikastean datza, ( erabilpen praktikoa, informazioa erabili, beste pertsonekin komunikatzea … ).
Web 2.0, pertsonak sarean parte hartzeko aukera da, informazioa sortzen, elkartrukatzen … Hau lortzeko behar den gauza bakarra interneterako konexioa da. Weblog- a, edukiak argitaratzeko sistema bat da, honen bitartez , informazioa antolatu eta beste erabiltzaile batzuek sortutako informazioa antolatu dezakegu.
Gaur egungo profesionalei eskaera berriak zortzen hari zaizkie: ezagutzak eguneratzea, trebetasunen garapena teknologiaren eta bizitzan zehar egiten den ikaskuntzen arloetan, eta ikaskuntza – kultura sortzea.
Etorkizunean, Horizon 2008 txostena adierazten duen bezala, oinarri ekoitzitako bideoak eta lankidetza sareak izango dira puntakoak.




